Publizitatea
X

Irratia zuzenean

Europako Parlamentua: Martxoaren 3ari buruz galdetuko dio Bruselak Espainiari

Politika

Memoria Historikoa

Martxoaren 3ko sarraskiari buruzko azalpenak eskatuko dizkio Bruselak Espainiari

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

2018/07/12

Martxoak 3 elkarteko ordezkariak Europako Parlamentuan izan dira, "egia, justizia, ordaina eta horrelakorik berriro gerta ez dadila" eskatzeko.

1:53
  • Whatsapp
  • Bidali

Europako Parlamentuko Eskarien Batzordeak gutuna igorriko dio Espainiako Justizia Ministerioari, 1976ko martxoaren 3an Gasteizen izandako sarraskiaren inguruko azalpenak eskatuz. Halaber, Espainiako memoria historikoari buruzko ikerketa bat egin dezala galdegingo die Europako Batzordeari eta Espainiako erakundeei.

Imanol Txasko eta Nerea Martinez Martxoak 3 elkarteko ordezkariak Europako Parlamentuko Eskarien Batzordean izan dira, eta horren ostean etorri da adierazpena.

Gertakari haiek argitzeko eta errudunak zigortzeko Espainiako Estatuak jarritako oztopoak salatu dituzte, eta Espainiako Gobernuak memoria historikoa bermatzeko politikak aztertu eta Europar Batasuneko eta Nazio Batuen erakundeko irizpideetara egokitu behar dituela azpimarratu dute.

1976ko martxoaren 3an, Espainiako Poliziak tiroka hartu zituen Zaramaga auzoko Asisko San Frantzisko elizan bilduta zeuden langileak. Bost behargin hil zituzten eta 150 lagun inguru zauritu ziren.

Txaskok eta Martinezek "egia, justizia, ordaina eta horrelakorik berriro gerta ez dadila" eskatu dute Europako Parlamentuan.

Martxoaren 3ko biktimak terrorismoaren biktimatzat jotzeko eta Espainiak sarraski haren arduradunei ezarritako “zigorgabetasuna” aztertzeko galdegin dute.

Europako Parlamentuko Eskarien Batzordeak esan du horretarako eskumenik ez duela, baina bi gutun igorriko dituela, Espainiako Estatuari gertakari haien inguruko azalpenak eman ditzala eta memoria historikoari buruzko ikerketa bat egin dezala eskatuz.

Bilkuran, EAJko eta IUko talde parlamentarioetako bozeramaileek ere hartu dute hitza. Angela Vallinak (IU) gogoratu du Espainia dela hobi komun gehien duen herrialdea, Kanbodiaren ondotik.

Izaskun Bilbaok (EAJ), berriz, egoera hau konpontzea ezinbestekoa dela eta lehen urratsa Martxoak 3 elkarteak egindako eskaera onartzea dela azpimarratu du.

Iruzkinak

Publizitatea
  • Publizitatea
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN
    Erreportajeak Aktualitateari buruzko elkarrizketak. Erreportajeak
    Publizitatea
    Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
          Kargatzen ikusiena