Politika -
Epaia
Erreakzioak
Gipuzkoako Auzitegiak lau guardia zibil zigortu ditu Igor Portu eta Mattin Sarasola ETAko kideak torturatzeagatik eta hamaika agente absolbituta geratu dira.
Erredakzioa
Bati lau urte eta erdiko kartzela-zigorra ezarri diote. Beste batek bi urte eta erdiko zigorra jaso du, eta gainerakoei biek bina urteko kartzela-zigorrak jaso dituzte.
Rodolfo Ares Herrizaingo sailburuaren hitzetan, "Justizia eraginkorra da eta inork ezin dio ihes egin".
Epaitegietako lana goretsi ostean, Aresek esan du: "Epaiak Zuzenbidezko Estatuaren funtzionamendu ona agerian uzten du. Justizia sendotasunez jarduten da delitu bat ematen den bakoitzean, egilea eta biktima edonor izanda".
PSE
Oscar Rodriguez PSEko idazkari nagusia Legebiltzarrean azaldu duenez, epaiak "Zuzenbidezko Estatua legitimatzen du eta Justizia guztiontzako dela egiaztatzen" du.
Aralar
Aralarrek zigortutako lau guardia zibilei indultua ez emateko eskatu du. Aralarren hitzetan, epaiak "frogatzen du Estatuan torturatzen dela, eta tortura salaketak ez direla behar bezala ikertzen".
EA
Bestalde, Koldo Amezketa EAko Nafarroako legebiltzarkidearen hitzetan, epaiaren ostean "torturak ematen" direla argi dago, eta "UPN, PSN, CDN eta beste alderdi batzuetako ordezkariei gertakizun horiek beherala gaitzesteko" eskatu die.
Ezker abertzalea
Ezker abertzalearen arabera, zigorrak frogatzen du "Euskal Herrian Poliziak tortura erabiltzen" duela.