Politika -

Iruñea

Deklaratzeari uko egin dio SF78 Gogoan!-en pankartengatik deitutako lehen pertsonak

Beste sei lagun ikertuko dituzte 78ko sanferminetan German Rodriguezen hilketa eta 'inpunitatea' salatzeko euren etxebizitzetan jarritako pankartengatik.

Iruñeko etxebizitza batean ikusgai zen pankarta. Argazkia: Sanferminak 78 Gogoan!
78ko Sanferminak Gogoan! plataformak Iruñean paratu duen pankartetako bat.
Iruñeko etxebizitza batean ikusgai zen pankarta. Argazkia: Sanferminak 78 Gogoan!

Radio Euskadi

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iruñeko bere etxebizitzan 78ko sanferminak Gogoan! elkartearen pankartak jartzeagatik deklaratzera deitutako lehen pertsona atzo, astelehenarekin, joan zen Espainiako Poliziaren komisariara, baina ez deklaratzeko bere eskubideari heldu zion.

Haren abokatuak azaldu duenez, etxebizitzaren jabeak ez du Poliziaren aurrean deklaratu, eta beharrezkoa bada Auzitegian egingo du.

1978ko sanferminetan German Rodriguez gaztearen hilketa salatzeko eta urte hauetan izandako "inpunitatea" kritikatzeko pankartak ikusi ahal izan dira Iruñeko hainbat etxeren kanpoaldean, krimenaren 40. urtemugan.

Pankartok "Estatuaren kontrako irain" izan daitezkeela ulertuta, deklaratzera joateko zitazioak bidali zituen Espainiako Poliziak ostiralean.

Guztira, zazpi izan sanferminetan zintzilikatutako pankartak. Zitazioek "harridura" sortu dute bizilagunen artean, eta batzuk oporretan harrapatu ditu.

Elkarteak uste du auziak ez duela oinarri juridikorik, eta laster bere balorazioa jakinaraziko duela iragarri du.

___________________

Jatorrizko informazioa Radio Euskadik landua izan da, eta eitb.eus-ek itzulia.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Iruñea Sanferminak Eguneko albisteak Albisteak