Politika -
Tolosan
ETAren zulo bat aurkitu dute Frantzian
Bestalde, Frantziako segurtasun agirien enpresa batean lapurtzeko ustez ETAk erabilitako ibilgailua ere aurkitu dute, Dromeko Departamentuan.
Erredakzioa
Joan den abenduaren 20an Frantziako segurtasun agirien enpresa batean lapurtzeko ustez ETAk erabilitako ibilgailua aurkitu dute Dromeko Departamentuan.
Terrorismoaren aurkako iturriek Vasco Press albiste agentziari jakinarazi diotenez, ibilgailua erreta agertu da Taulignanen, Bourg de Peagetik 100 kilometrora, lapurreta egin zuten tokian, hain zuzen.
Bestalde, segurtasun-indarrek ETArena izan daitekeen zulo bat aurkitu dute Tolosan (Frantzia). Terrorismoaren aurkako agintariek Efe albiste agentziari jakinarazi diotenez, hauts zuria topatu dute lur azpian zeuden bidoi batzuetan, eta materiala aztertzen ari dira.
Sarlat-la-Canédan, Dordoinan, aurkitu dute zuloa, Tolosa iparraldean. Antza denez, nahigabe topatu dute.
Zuloan hauts zuria topatu dute bidoi batzuen barruan, eta Polizia materiala aztertzen ari da. Halaber, euskarazko idatzi batzuk aurkitu dituzte, polizia iturriek diotenez.
Frantziako Poliziak aurkikuntzaren nondik norakoak ikertuko ditu, baina baliteke zuloa ETArekin harremana izatea.