Politika -
ABIADURA HANDIKO TRENA
Nafarroako AHTaren lanak gelditzea eskatu dio EH Bilduk Foru Gobernuari
Koalizioak mozio bat aurkeztu du Nafarroako Parlamentuan, Europako Kontu Auzitegiak berriki AHTaren gainkostuen inguruan egindako ohartarazpena oinarritzat hartuta.
AGENTZIA | ERREDAKZIOA
EH Bilduk Nafarroako Abiadura Handiko Trenaren (AHT) lanak gelditzeko eskatu dio Foru Gobernuari, hain zuzen ere, Europako Kontu Auzitegiak AHTaren gainkostuez eta bidaiari faltaz ohartaraziz egindako txostena oinarri hartuta. Halaber, proiektuak ingurumenean eta soziekonomian izango duen eragina aztertzeko ikerketa bat egitea aldarrikatu du.
Europako Kontu Auzitegiak berriki salatu duenez, Batasuneko abiadura handiko trenbide sarea "mosaiko ez eraginkor" moduko bat da, epe luzerako plan errealistarik gabea. Horrez gain, lanetan atzerapenak eta gainkostuak izatea ohiko kontu bilakatu direla deitoratu du. Oro har, ikerketaren egileek adierazi dutenez, abiadura handiko trenbideak eraikitzeko erabakiak "iritzi politikoetan" oinarritzen dira, ez kostuen eta onuren analisian.
Adolfo Araiz EH Bilduk Nafarroako Parlamentuan duen bozeramaileak prentsaurreko batean azaldu duenez, Europaren ebazpen hori "mugarri historikoa" da, izan ere, abiadura handiko trenaren defentsarako "ohiko toki izan dena apurtzera dator". Ildo horretan, Manu Ayerdi Nafarroako Garapen Ekonomikoko presidenteordea AHTaren errentagarritasun ekonomiko eta sozialaren defentsan tematuta dagoela gaineratu du.
Hori dela eta, ez du ulertzen Ayerdik "gauza guztien gainetik" Estatu espainiarrarekin hitzarmen berri bat sinatzea defendatzea. Koalizioak aurreratu duenez, ez du "xahutzailea eta ez eraginkorra izango den" tren proiektua defendatuko. Horren aurrean, tren sozialaren aldeko apustua berretsi du.
Si el Gobierno de Navarra sigue defendiendo este proyecto, ha destacado, lo hará "en contra de la posición de tres de sus socios" y del propio informe del Tribunal de Cuentas de la Unión Europea.
Nafarroako Gobernuak proiektu hori defendatzen jarraituko balu, hiru bazkideren irizpideen eta Europako Kontu Auzitegiaren txostenaren aurka egingo duela azpimarratu du.