Politika -

Katalunia

'Olatu ozen' batek Bartzelonako Diagonala zeharkatuko du Diada egunean

Independentziarako bidean,'inflexio puntu' bilakatu nahi dute manifestazioa ANC, AMI eta Omnium Cultural elkarteek.

Elisenda Paluzie, ANCko presidentea. EFE
Elisenda Paluzie, ANCko presidentea. EFE
Elisenda Paluzie, ANCko presidentea. EFE

Agentzia | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

"Soila baina indartsua", halaxe izango da aurtengo Diadan ANCk eta gainerako elkarte subiranistek Bartzelonan antolatu duten manifestazioa. Martxa prentsaurrekoan aurkeztu dute gaur ANCk berak, AMI Independentziaren aldeko udalerrien elkarteak eta Omnium Culturalek. Euren hitzetan, "olatu ozena" entzungo da Diagonalean.

Elisenda Paluzie ANCko presidenteak azaldu duenez, aurten ez diete manifestariei jarraibide zehatzik emango, eta bakoitzak "nahi duen kartel eta leloekin joan ahalko da".

Kataluniako Gobernua osatzen duten alderdiei mezua helarazi nahi diete Diadaren antolatzaileek: "Utz ditzatela borroka antzuak, eta egin dezatela lan estrategia komun baten alde".

"Manifestazioa inflexio puntua izan behar da. Ez diogu independentziari muzin egingo, lortuko dugu. Hilabeteak daramatzagu aurrekaririk gabeko ofentsiba horren kontra erresistentzia egiten, eta agerian utzi behar dugu errepresioa ez dela helburua", esan du Paluziek.

 

 

"Oihu ozena"

17:14an (1714ari erreferentzia egiten dion ordu sinbolikoa), erakundeak manifestatzaileei isilik egoteko eta pankartak jaisteko aginduko die, manifestazioko 37. zatian petardo bat jaurtiz, "olatu ozenari" hasiera emango diotelako. Geroago egongo diren zatietan oihu horrekin bat egitea lortzea dute helburu, Diagonal osoa "oihu ozena" bilakatu arte.

Martxaren aurkezpenera U-1eko mobilizazioetan parte hartu zuten pertsonak ere joan dira, eskoletako elkarretaratzeetan edota hauteskunde-mahaietako kide bezala egon zirenak.

Horien artean Roger Español izan da. Begi bateko ikusmena galdu zuen, Polizia Nazionalak jaurtitako gomazko pilota baten inpaktuaren ondorizo, karga polizial batean. Manifestaziora joateko deia egin du, eta Esquadra Mossoei manifestatzaileak "errespetatzea" eskatu die, baita behar bezala identifikatuta egotea ere.

Marina Llansana Omnium Culturaleko bigarren presidenteordeak nabarmendu duenez, Diada "intentsitate handiko aste mobilizatzaileekin" batera izango da, "efemeride ziklo bat" irekiko da bertan, "herri honek egin zuen guztia ospatzeko eta gogoratzeko", baita aurreko udazkenean "katalanen aurka gauzatutako indarkeria guztia" gogorarazteko ere.

Halaber, manifestazioak "Espainiako Estatuan bizi dugun oinarrizko eskubideen urraketa eta botere banaketa falta salatzeko" balio izango duela azaldu du, baita "justiziaren politizazioa" ere.

Guztira, 38 tarte prestatu dituzte manifestaziorako, Diagonalean, eta antolatzaileek izen-emateen bidez "betetzea" espero dute. Ostiral honetatik aurrera ahal da eman izena.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Diada Politika Bartzelona Kataluniako erreferenduma Eguneko albisteak Albisteak Manifestazioak Kataluniako prozesua zuzenean