Politika -
Elkarrizketa ETBn
Rosa Diez:'Presoen aldeko manifestazioan krimenak goratu nahi dituzte'
UPyDren bozeramaileak esan du "ezinezkoa" izango litzatekeela presoen eskubideen aldeko martxa hori beste edozein herrialde demokratikotan egitea; hori dela eta, debekuaren alde agertu da.
Erredakzioa
Rosa Diez UPyDk Diputatuen Kongresuan duen bozeramaileak esan du presoen eskubideen alde bihar Bilbon deitu duten manifestazioaren helburua "preso terroristen krimenak goratzea eta harrotasuna agertzea" dela.
Diezek "Egin dezagun urratsa" kolektiboak larunbaterako deitu duen manifestazioa izan du hizpide ETBko ''Egunon Euskadi'' saioan egin dioten elkarrizketan azaldu duenez. Gernikako adierazpena sinatu zuten alderdien (EA, ezker abertzalea, Aralar, Alternatiba eta AB) eta beste elkarte eta erakunde batzuen babesa du protesta-ekitaldiak.
UPyDren buruzagiak berretsi du martxa debekatzearen alde dagoela bere alderdia, izan ere, "ezinezkoa" litzateke horrelako manifestazio bat egitea beste edozein herrialde demokratikotan.
ETAren balizko agiriaz galdetuta, Diezek esan du ETA amaitzen denean "herritarren lanari esker" izango dela, ez "agiri baten bitartez".
"Berdin du ETAk agiri batean zer dioen, balio duena guk egin dezakeguna da, ETAk ezer esan beharrik izan ez dezan", azpimarratu du.