Politika -
Legaltasunerako pausoak
Batasuna: 'Legea betetzen duena legezkoa da, eta guk bete egingo dugu'
Miren Legorburu ezker abertzaleko buruzagiak adierazi du legezkoa izatea "dagokigun eskubidea" dela.
Erredakzioa
Ezker abertzaleak adierazi du legezkoa izatea "dagokion eskubidea" dela, hilabete honetan aurkeztuko duen alderdiak bete egingo baitu Alderdien Legea. "Legea betetzen duena legezkoa da", gogorarazi du.
Bilbon eskainitako prentsaurreko batean, Miren Legorburu EAE-ANVk Hondarribian duen zinegotziak esan du ez dagoela "ezer ez zilegi" legea betetzen bada. "Guk esan dugu legea beteko dugula, eta hortaz, legea betetzen duena legezkoa da", gaineratu du.
Bere hitzetan, "ezker abertzalea legeztatzea dagokigun eskubidea da", eta "ez litzateke justiziarik egongo legea betetzen duena legez kanporatuko balute".
Ezker abertzalearen bozeramaileak ziurtatu du ETAk oraingoz su-etena iragarri ez izanak ez duela eraginik izango legaltasunerako bidean. "Eskubidea ez da beste eragile batzuek egiten dutenaren araberakoa", agertu du.