Politika -

Nancyn, 54 departamenduan

ETAko ustezko bi kidek kontrol batetik ihes egin dute oinez, Frantzian

Disko gogor bat utzi zuten ibilgailuan, dokumentazioarekin, eta lehergailuak ekoizteko azalpenak daude. Frantziako Poliziaren arabera, ez dago zalantzarik ETAko kideak direla.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

ETAko ustezko bi kidek ihes egin zuten atzo, osteguna, Nancy (Frantzia, 54 departamendua) hirian Poliziak egindako kontrol batetik (herrialdearen ipar-ekialdean), Europa Press agentziari terrorismoaren kontrako poliziek jakinarazi diotenez.

Zehatz-mehatz, gertera Nancyn (Meurthe-et-Moselle departamenduko hiriburua) jazo zen, arratsaldean. Ustezko bi terroristek kontrol batekin topo egin zuten eta hesia gainditzen saiatu ziren, baina ezin lortu.

Orduan, ETAko ustezko bi kideek lasterka ihes egin zuten, ibilgailua bertan utzita (Citroën Berlingo). Ibilgailuaren barruan disko gogor bat aurkitu du Poliziak, dokumentazioarekin, esaterako, lehergailuak nola ekoizten diren agertzen da bertan, orain arte jasotako informazioaren arabera.

Ikerketa Terrorismoaren Kontrako Zuzendariotzaorde frantziarrak (SDAT) abiatu du, eta ez du zalantzarik iheslariak ETAko kideak direla, autoan topatutako dokumentazioan oinarrituta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea