Politika -

Su-etena

ELA eta LAB sindikatuek positibotzat jo dute ETAren agiria

ETAk igorritako agiriaren aurrean, ELA eta LAB sindikatuek beraien iritzia eman dute. ELA eta LABen ustez, bortizkeria bertan behera uzteko "traszendentzia" handiko konpromisoak hartu ditu ETAk.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

ELAren hitzetan, nazioarteko komunitateak bere egiaztapena eman izanak ETAko bortizkeria modu atzeraezinean etengo dela erakusten du.

Era berean, "behin betiko distentzio agertokia garatzeko" lan egiteko eskatu dio Gobernuari.

ETA erakunde armatuak gaur igorritako komunikatuaren aurrean, LABek iritzi publikoarekin eta, orohar, Euskal Herriko jendartearekin aipatu erakundeak eman duen urratsaren garrantzia partekatu du.

LABen uztez, ETAk traszendentzia handiko konpromisoak hartu ditu, eta bultzada erabakigarria ematen dio Euskal Herrian hamarkadatan indarrean den gatazka politikoa gainditzea ahalbidetuko duen prozesu demokratikoari. Su-eten iraunkor, egiaztagarri eta orokorra adieraziz, zalantzarik gabe, ETA Bruselako Deklarazioaren eta Gernikako Akordioaren parametroetan kokatu da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea