Politika -

Su-etena

Jaurlaritzak dio terrorismoaren kontrako politikari eutsi behar zaiola

Idoia Mendia bozeramaileak argi adierazi nahi izan du ETAren agiriak ez duela "terrorismoaren amaiera" ekarri eta atxiloketak ez direla adierazpenari erantzuteko.

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak esan du gaur goizaldeko atxiloketak ez direla ETAk atzo argitaratu zuen agiriari "erantzuteko" eta gogorarazi du terrorismoaren kontrako politikari eutsi behar zaiola, atzoko adierazpenak ez baitu "terrorismoaren amaiera" ekarri.

Aipatu agiriaren ostean eman behar diren pausoen harira, Mendiak berretsi du "pilotak ezker abertzalearen teilatuan" jarraitzen duela, "demokrazian parte hartu ahal izateko pausoak" ematea hari dagokiola, alegia. Era berean, ezker abertzaleari eskatu dio "gidaritza politikoa" ETAren esku utziko duen ala ez argitzeko.

Asteroko Gobernu Kontseiluaren ostean emandako prentsaurrekoan, Mendiak errefusatu egin du nazioarteko bitartekarien lana, euskal gizartea eta erakundeak "nahikoa helduak" direlakoan.

Jaurlaritzaren bozeramaileak uste du ETAren agiriak ez duela inor ase, ezta ezker abertzalea bera ere. Gainera, Patxi Lopez lehendakariak azken hilabeteetan euskal alderdi nagusiekin egin dituen bileretan izan duen "lidergoari" esker alderdi politikoek erakutsi duten "batasuna" azpimarratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea