Politika -
SEGURTASUN INDARRAK
Jesus Lozak Espainiako Poliziak eta Guardia Zibilak Euskadin jarraitzea defendatu du
Espainiko Gobernuaren ordezkariaren iritziz, Segurtasun Indar horiek EAEn egiten duten lana 'izugarri garrantzitsua' da, eta horien jarraipena defendatu du.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Jesus Lozak, Espainiako Gobernuak Euskadin duen ordezkariak, Espainiako Polizia eta Guardia Zibila Euskaditik joatea baztertu du. Lozaren iritziz, Euskal Autonomia Erkidegoan egiten duen lana "oso garrantzitsua" da.
"Antolatutako delinkuentzian, nazioarteko terrorismoan, droga-trafikoan, atzerritartasunean, jaietan eta aireportuetan, edo NANak eta pasaporteak egiten" Segurtasun Indarrek garatutako lana ikusita, nazionalistek Euskaditik joan daitezen eskatzeak "arreta asko deitzen" diola nabarmendu du. Europa Press agentziari egindako adierazpenetan gaineratu duenez, "oso lan garrantzitsua" egiten ari dira: "Eskaintzen ari diren zerbitzuagatik Euskadin geratu behar du".
Gobernuko ordezkariaren esanetan, "Guardia Zibilak eta Polizia Nazionalak Ertzaintzarekin duen harremana hobetzea" da "funtsezkoena" une honetan.
Lankidetza aztertzeko eta talde horien arteko harremana hobetzeko bilera eskatuko duela esan du Jesus Lozak. "Mundu guztiak ditu besteen aurkako irainak. Utz ditzagun irainak alde batera eta azter dezagun nola egin dezakegun hobeto, lankidetza bi aldeen artekoa izan dadin. Erabat posible da, borondatea badago, eta lanean hasiko gara akordioak lortzeko", ondorioztatu du.