Politika -

Elkarrizketa

Otegi: ‘Espetxe-legedia modu zorrotzean betetzea eskatzen dugu’

Sanchezen gobernua ETAko presoen harira egiten ari den politika “etsigarria” dela uste du Otegik.

Arnaldo Otegi, EH Bilduko koordinatzaile nagusia. Argazkia: EFE
Arnaldo Otegi, EH Bilduko koordinatzaile nagusia. Argazkia: EFE
Arnaldo Otegi, EH Bilduko koordinatzaile nagusia. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaile nagusiaren ustez, Sanchezen gobernua ETAko presoen harira egiten ari den politika “etsigarria” da. Gainera, Espainiako gobernuak bere programa eskuinak baldintzatuta “apaldu” duela kritikatu du Otegik. PP eta Ciudadanosen jarrera “subertsiboa eta arduragabea”ren aurrean, “euskal paktu nazionala” eskatu du Otegik, presoak kartzelatik ateratzeko bidea urratzen hasteko eta biktimen erreparazioa lortzeko.

Europa Pressi emandako elkarrizketan, Otegik presoen auzian legea betetzea eskatu du, konpetentzia arazoetan egiten den modu berean. “Espetxe-legedia modu zorrotzean betetzea eskatzen dugu. Hori da egiten dugun apustua eta, momentuz, erantzuna herabea eta oso etsigarria da”, adierazi du.

Dispertsioaren amaierari buruzko eztabaida mahai gainean dagoela gogorarazi du Otegik eta “duela hilabete batzuk, herritarren gehiengoak egiten zuen honako hausnarketa: ETA desagertuz gero, dispertsioa desagertuko da”. “PPk ere planteamendu bera egiten zuen. Egungo politikak, aldiz, orain arteko jarrerarekin alderatuta labur gelditzen direla gaineratu du.

Dispertsioak aurrera jarraitzea, beraz, onartezina dela azpimarratu du politikariak. "Honek amaiera bat behar du" eta, hasteko, "preso guztiak" Euskal Herrira gerturatu beharko lituzketela esan du."Dispertsio politika historiako une zehatz batean ezarri zuten, aro hori amaitu da; ETA ez da existitzen, hortaz, dispertsioak ez du zentzurik", azpimarratu du.

Otegiren ustez, dispertsioarekin amaitzeko "ez da eztabaida handirik behar, legea betetzea besterik ez". Presoei eskatzen zaizkien baldintzei buruz galdetuta, "lehenik eta behin legea bete dezatela eta gero gerokoak" erantzun du EH Bilduko ordezkariak.

Presoen egoera "denborak aurrera egin ahala" aldatzen joateko nahia adierazi du Otegik, baina aitortu du ez dagoela "bereziki itxaropentsu". "Posible daitekeela uste dugu, onuragarria izango dela uste dugu eta, egin behar dugu", gaineratu du.

Casadoren PP eta Ciudadanos

Pablo Casadoren PPk ea Ciudadanosek egiten duten oposizioa kontuan hartuta, Otegik onartu du Espainiako gobernuak aurrerapausoak emateko zailtasunak dituela.

"Casado, desesperatuta, gure herrialdeko hirietatik liskar bila dabilela ikusten dugu. Izan ere, horrek epika moduko bat sortzen du Ebrotik behera, eta botoak ematen ditu. Nire ustez, oker daude. Baina, hainbat gaik oposizioa egiteko eta estatusa mantentzeko soilik balio dutela uste dute", gaineratu du.

Espetxeetatik ateratzeko bide-orria

Aranaldo Otegiren aburuz, "beharrezkoa da" indar politikoen eta euskal gizarteko eragile guztien artean bide-orri bat adostea. Akordio horrek preso guztiak "etxera bueltatzea" ahalbidetuko luke, afera "humanitarioa" baita. Gauzak horrela, presoak askatzeko bide komun bat zabaltzea lortzea posible dela uste du Otegik, egungo legediak ahalbidetzen duelako.

Halaber, "alde guztiak aseko dituen irtenbideak bilatzea" posible dela esan du Otegik. "Une honetan, argi eta garbi esan behar da gure etorkizuneko herrialdean ez dugula nahi espainiar eta frantziar espetxeetan euskal presorik egotea".

'Eragindako bidegabeko mina'

Eraiki beharreko "bide-orrian" biktimei eragindako min "bidegabekoa"k lekurik duen galdetuta, honakoa erantzun du Otegik: "hitz hori lehendakariak barneratu du eztabaidan, helburu politiko jakin batekin", izan ere "espetxe-legediak ez du halakorik aipatzen".

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Arnaldo Otegi Politika Presoak Pedro Sánchez argazkiak EH Bildu Nafarroa Gaurko azken ordukoa Espetxeen albisteak gaur