Politika -

Ikerketa

Ertzaintzak Batasuna legeztatzearen aldeko martxa batzuk ikertuko ditu

Hain zuzen ere, bilera-eskubidea arautzen duen legea urratu zuten ikertuko du. Antzuolan, Aretxabaletan, Arrasaten, Bergaran eta Lasarten Orian izan ziren martxak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak ikertu egingo ditu abenduaren 18an Antzuolan, Aretxabaletan, Arrasaten, Bergaran eta Lasarten Orian Batasuna legeztatzearen alde egindako manifestazio batzuk, bilera-eskubidea arautzen duen legea urratu zutelakoan.

Rodolfo Ares Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo sailburuak iragarri du neurria, PPk egindako galdera parlamentario bati idatziz emandako erantzun batean.

Erantzunean Aresek azaldu duenez, manifestazio eskaerak hainbat pertsonak egin zituzten, euren izenetan. Hain zuzen ere, abenduaren 18an egingo zituztela eta "Legalizazioa orain!" izango zela adierazi zuten.

Hasieran, idatzi horiek "baldintza guztiak" betetzen zituzten, eta ekitaldietan ez zen istilurik jazo. Hori dela eta, Ertzaintzak ez zuen ikerketarik abiatu.

Nolanahi ere, Aresek ziurtatu du "salbuespenak" izan zirela hainbat herritan, aipatutakoetan, kasu, eta beraz, izapideak hasi dituzte bilera-eskubidea arautzen duen legea urratu zuten argitzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea