Politika -
Donostia
Anzaren senide batek polizia iraintzea egotzita deklaratu du
Jon Anzaren gorpua agertu ondoren egin zituzten bi manifestaziotan segurtasun indarrei irainak egitea leporatuta auziperatu zuten.
Erredakzioa
Jon Anzaren (hilabetetan desagertuta egon ostean Frantziako Tolosan hilik topatu zuten ETAko kidea) senide batek Donostiako Justizia Auzitegian deklaratu du gaur bere senidearen hilotza aurkitu ondoren egin zituzten bi manifestaziotan Estatuko Segurtasun Indarrei irainak egitea leporatuta.
Manifestazioak auziperatuak berak deitu zituen eta 2010eko martxoaren 13an eta 14an izan ziren, Gipuzkoako hiriburuan.
Amnistiaren Aldeko Mugimenduak zehaztu duenez, aipatu prozesu judizialaz gain, Herrizaingo Sailak bi zigor espediente ireki zituen Jon Anzaren senidearen kontra eta mila euroko bi isun jarri zizkion.
Emakumeak auzitegian deklaratu aurretik, 20 pertsona inguru bildu dira Justizia Jauregiaren parean babesa agertzeko.