Politika -

Bosgarren aldiz

Otegi aske ez uztea erabaki du berriro Auzitegi Nazionalak

Bosgarren aldia da Otegi aske ez uztea erabakitzen dutela, azken honetan legez kanpo utzitako alderdia berregiten saiatzeagatik 'Bateragune' taldearen bidez.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auzitegi Nazionalak bosgarren aldiz Arnaldo Otegi Batasunako bozeramailea zena aske uzteari ezezkoa eman dio, azken honetan, legez kanpo utzitako alderdia berregiten saiatzeagatik "Bateragune" taldearen bidez. Gertaera horregatik fiskalak 10 urteko kartzela-zigorra eskatu du Otegirentzat.

Auzitegi Nazionalak ez du onartu 2009ko urriaren 16tik kartzelan dagoen Otegiren helegitea. Lehen erabilitako argudio berberekin, hau da, ihes egin, justiziaren lana oztopatu eta delitua berriro egiteko arriskua dagoela.

Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak urtarrilaren 4an eman zuen ''Bateragune'' auzian auzipetuta dauden Otegi eta ezker abertzaleko beste zazpi kiderentzat eskatzen dituen zigorren berri. LABeko idazkari nagusi ohia, Rafa Diez Usabiaga, auzipetuetako bat da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea