Politika -
Idatzi baten bidez
EAk NaBairekin duen 'konpromiso apurtezina' berretsi du
Maiorga Ramirez idazkari nagusiak sinatutako komunikatuak, NaBai "atxikimendu berrietara zabalik" egon behar duela zehazten du, "hasiera batean esan bezala".
Erredakzioa
Maiorga Ramirez Eako idazkari nagusiak, EAk NaBairekin duen "konpromisoa" "erabat apurtezina" dela adierazi du.
Etorkizunean Batasuna NaBain sartzeko aukera dela eta, EA eta Aralarren artean ezadostasunak daudela esaten duten informazioak "manipulazio hutsa" direla salatu du Maiorgak komunikatu batean.
Bere hitzetan, Nafarroa Bai "Eusko Alkartasunaren proiektu politikoaren atomizazioa da eta koalizioarekin dugun konpromisoa zalantzan jartzen duten informazioak iraingarriak dira".
Maiorga Ramirezek azpimarratu duenez, EA NaBairen sorreraz "harro eta arduradun" snetitzen da, baina proiektu hori "atxikimendu berrietara zabalik" egon behar duela zehazten du, "hasiera batean esan bezala".