Politika -

Ekitaldi politikoa Gasteizen

Batasunak, EAk eta Alternatibak indarkeriari uko egitea sinatu dute

ETA ez dute aipatzen baiba "bide politiko eta baketsuak erabiltzeko apostua" egin dute, "indarkerian oinarritutako estrategiak eta giza eskubideen urraketak" erabat baztertuz.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ezker abertzaleak, Eusko Alkartasunak eta Alternatibak akordioa sinatu dute epe luzerako lankidetza adostuz eta "Euskal Herriaren subiranotasuna" lortzeko "indarkerian oinarritutako adierazpenei eta estrategiei" uko eginez.

Hiru alderdiek ekitaldi politikoa egin dute Gasteizen "Euskal Herria ezkerretik" dokumentua aurkezteko. Dokumentu horrek "ezkerreko independentista eta soberanisten arteko politika eta gizarte aldaketa" islatzen du.

Akordio horrek prposamen politikoaren itxura hartzen du. Proposamen hori egungo egoera politikoak sortutakoa da "baina epe luzera begira". Kutsu estrategikoa dauka eta Euskal Autonomi Erkidegoa eta Nafarroa hartzen ditu.

Hiru alderdiek ez dute ETA zuzenean aipatzen baina "helburuak bide politikoak eta baketsuak erabiliz erdiesteko hitza" eman dute "bai erakundeetan eta bai desobedientzia zibilaren esparruan, indarkerian oinarritutako adierazpenei, estrategiei eta giza eskubideen urraketari uko eginez".

Ezker abertzaleak, EAk eta Alternatibak, "agertoki politiko berri" baten aurrean "ahaleginak batu era eraikuntza nazionalari eta gizartearen eraldaketari heltzeko asmoa" agertzen dute "Euskal Herri subirano eta solidario bat eraikitzeko aurrera pausoak emanez".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea