Politika -

Ekitaldi politikoa Durangon

EAJ: 'Elkarrizketaren garaia da, ez ilegalizazioarena'

Arabako ustezko espioitza kasuari dagokionez, Iñigo Urkulluk EAJren "zintzotasuna eta gardentasuna" defenditu ditu, ekintza horiek "ilegalak, narrasak eta nazkagarriak" direla azpimarratuz.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

"Ez da ilegalizazioaren garaia", esan du Iñigo Urkullu EBBko presidenteak, "normaltasuna landu eta adostu behar da, xantairik eta indarkeriarik gabe". Politikari jeltzalearen ustez, jarrera horrek "herriak erabakitzeko gaitasuna berreskuratzea ekarriko du, bakoitza bere tokian jarriz".

Durangon egindako ekitaldi politikoan, PPk eta PSE-Eek ez dutela "inor" engainatzen adierazi du, maiatzaren 22ko hauteskundeen ondoren paktua erakunde foraletara eta udaletara zabalduko dutela "oso argi baitago".

Bestalde, Arabako ustezko espioitza kasuari dagokionez, EAJren "zintzotasuna eta gardentasuna" defendatu ditu eta ekintza horietan nahastuta izan direnak "alderdian lekurik ez" dutela azpimarratu du. Ekintza horiek "ilegalak, narrasak eta nazkarriak" direla gaineratu du, batez ere arerio politikoei egiten zaizkienean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea