Politika -
ETA-ren armagabetzea
Epaileak kontrol judizialerako neurriak kendu dizkie Luhusoko lau auzipetuei
ETAren armagabetzea lortzeko lanean ari zirenean atxilotu zituzten, 2016ko abenduan, baina libre geratu ziren lau egunera.
agentziak | erredakzioa
Luhusoko (Lapurdi) auziaren ardura duen instrukzio-epaileak kontrol judizialerako neurriak kendu dizkie lau auzipetuei.
ETAren armagabetzea lortzeko lanean ari zirenean atxilotu zituzten, 2016ko abenduan, baina libre geratu ziren lau egunera.
Debekatuta zuten, besteak beste, elkarrekin biltzea.
Kontrol judizialerako neurriak kenduta ere, epaiketa egin beharko dute; izan ere, armak garraiatzea eta erakunde terroristarekin harremanak izatea leporatzen diete.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea