Politika -
Omenaldia
Zizur Nagusiko Udalak herriko ETAko biktimak omentzeko plaka bat ipini du
Jon Gondan (Geroa Bai) Zizur Nagusiko alkateak ez ezik, Maria Francista Sanz izan da biktimen familien ordezkari gisa.
Agentziak | Erredakzioa
Zizur Nagusiko Udalak ETAk herrian hildako hiru pertsonak gogoratzeko plaka jarri du udaletxeko fatxadan: Carlos Sanz (1979), Diego Torrente (1984) eta Julian Embid (2003).
Jon Gondan (Geroa Bai) Zizur Nagusiko alkatea ez ezik, Maria Francista Sanz izan da biktimen familien ordezkari gisa.
Horiez gain, Ana Ollo Nafarroako Gobernuko Herritarren Harremanetarako kontseilariak; Ainhoa Aznarez Nafarroako Parlamentuko presidenteak; eta Koldo Martinez (Geroa Bai) eta Carlos Garcia Adanero (UPN) parlamentariek hartu dute parte.
Carlos Sanz Biurrun polizia-inspektorea tiroz hil zuen Iruñean, 1979ko urriaren 8an. Diego Torrente Reverte ere tiroz hil zuten Iruñean 1984ko ekainaren 7an, autoa garbitzen ari zela.
Julian Embid Luna 2003ko maiatzaren 30ean hil zuten Zangotzan, Bonifacio Martin Hernandez agentearekin batera.