Politika -
Polizia operazioa
Batasuna: 'Atxiloketek aro politiko berria oztopatzea dute helburu'
Euren "apustu politikoa atzera bueltarik ez" duelako prozesua "azken ondorioetara arte" eramango duela azpimarratu du ezker abertzaleak.
Erredakzioa
Euskadin eta Nafarroan egin dituzten atxiloketek "Euskal Herriko aro politiko berria oztopatzea dute helburu", adierazi du ezker abertzaleak.
Tasio Erkiziak eta Miren Legorburuk salatu dutenez, "ezker abertzalearen apustu politikoa indargabetzea edo argi eta garbi horri boikota egitea helburu du" Estatuak. Horien ustez, "konponbideen beldur" dira eta horregatik, "betiko tresnak" erabiltzen dituzte.
Euren "apustu politikoa atzera bueltarik ez" duelako prozesua "azken ondorioetara arte" eramango duela azpimarratu dute.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea