Politika -

Bibak Francori eta Espainiari

Urretxuko jaietako karrozetan kalteak eta pintada frankistak egin dituzte

Gertakariak gaitzetsi ditu Jon Luqui bertako alkateak. Gertatutakoak irailaren 22, 23 eta 24an ospatu beharreko festetan “tentsiorik ez sortzea” espero du agintariak.

Kalteak karroza batean. Argazkia: Urretxuko Udala
Kalteak karroza batean. Argazkia: Urretxuko Udala
Kalteak karroza batean. Argazkia: Urretxuko Udala

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Urretxuko (Gipuzkoa) jaietan erabiltzeko eraikitzen ari diren karrozetan pintadak egin dituzte ezezagunek, Radio Euskadik jakitera eman duenez. Francori zein Espainiari “bibak” idatzi dituzte erasotzaileek.

Gainera, zenbait karrozatan kalteak egin dituzte. Udaltzaingoak ikerketa abiatu du, baina erasoaren egilea oraingoz ez dute zehaztu.

Gertakariak gaitzetsi ditu Jon Luqui Urretxuko alkateak. Gertatutakoak irailaren 22, 23 eta 24an ospatu beharreko festetan “tentsiorik ez sortzea” espero du agintariak.

Zentzu horretan, Udalak “bere erabateko haserre eta gaitzespena” adierazi ditu agiri batean. “Elkarren arteko errespetua, aniztasuna eta jarrera eraikitzailea oinarri dituen Urretxu baten alde lan egiten dugu”, azaldu du erakundeak.

Hartu den lehenengo neurria zaintza indartzea izan da, eta segurtasun kamerak jarri dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Gipuzkoa Albisteak Jaiak Urretxu Goierri azken ordukoa