Politika -
Elkarrizketa ETBn
Arartekoak dio ezin duela onartu San Juanek aurkeztutako salaketa
Iñaki San Juanek salatu zuen "Miñao auzia" ikertzen duen batzordeak bere intimitate eskubidea urratu duela.
Erredakzioa
Iñigo Lamarka Arartekoak adierazi duenez, Iñaki San Juanek, Errexal eta Ortzi Muga enpresetako administratzaileak, "Miñao auzia" ikertzen duen batzordeak bere intimitatea urratu duela adieraziz helarazi dion salaketa ezin duela onartu.
ETBn egindako elkarrizketa batean Lamarkak azaldu du legeak bere lanari jartzen dion "mugetako bat" dela Legebiltzarreko jarduera eta horrexegatik ezin duela onartu. "Guk, Legebiltzarreko ordezkari bezala Legebiltzarreko administrazioaren inguruko kexak aztertu ditzakegu, ez, ordea, Legebiltzarrean bertan egiten den jarduera", argitu du.
Eskubideen urraketa bat egon den argitzeko Iñaki San Juani epaitegietara jotzeko esan dio Arartekoak.