Politika -

Atzo egin zuten

PP: 'Gu espiatzen ari zirelako ez zituzten terroristak atxilotzen'

'Miñao auzia'z hitz egiteko bilera egin zuten asteartean Antonio Basagoiti EAEko PPko buruak eta Iñigo Urkullu EAJko presidenteak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

''Miñao auzia''z hitz egiteko bilera egin zuten asteartean Antonio Basagoiti EAEko PPko buruak eta Iñigo Urkullu EAJko presidenteak. Bilera horretan, Legebiltzarrak ikertu behar duen auzi honen aurrean popularren "kezka" igorri zion Basagoitik Urkulluri, gaur Iñaki Oyarzabal PPko idazkari orokorrak jakinarazi duenez.

Nahiz eta "ohiko gaiei buruzko" bilera izan, espioitza auzi honen inguruan hitz egin zuten Urkulluk eta Basagoitik astearteko solasaldian. Ustez, Gasteizko PP ere espiatu zutela jakin da egun hauetan eta, ondorioz, jeltzaleen eta popularren arteko erlazioak tentsio egunak bizi ditu.

Bilera "luzea" egin zutela esan du Oyarzabalek. PPko buruak Urkulluri eskatu zion "hitzetan ez geratzeko" eta "ekintzetara pasatzeko".

Horrez gain, Basagoitik bere "kezka" adierazi zion Urkulluri, auzi horretan EAJko hamar bat kide eta militante ohi auzipetu dituztelako.

EAJk Ertzaintzaren gainean ustez izan zuen kontrolari buruz aritu da Oyarzabal. Bere hitzetan, garai horretan Ertzaintzak "ez zuen terrorista bat ere ez atxilotu, gu espiatzen ari zirelako".

Iñaki Gerenabarrena Arabako EAJren presidentearen dimisioa eskatu dute popularrek, auzipetuen artean Alfredo de Miguel eta Aitor Telleria daudelako (Gerenabarrenaren hurbileko laguntzaileak izan ziren).

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea