Politika -
Torturak
Lau guardia zibilen zigorra errekurritu dute Portuk eta Sarasolak
Igor Portu eta Mattin Sarasola ETAko kideak torturatzeagatik lau guardia zibil zigortu zituen Gipuzkoako Auzitegiak abenduaren 30ean.
Erredakzioa
Igor Portu eta Mattin Sarasola Barajaseko T-4n bonba zartarazi zuten ETAko kideek Gipuzkoako Auzitegiaren sententzia errekurritu dute. Epaian lau guardia zibil zigortu zituen Auzitegiak Portu eta Sarasola torturatzeagatik. 2008ko urtarrilaren 6an ETAko kideak atxilotu zituztenean, polizia-operazioan parte hartu zuten guardi zibil horiek.
Iturri judizialek gaur jakitera eman dutenez, Portu eta Sarasolaren abokatuek idazki bat erregistratu dute Gipuzkoako Auzitegian. Bertan Auzitegi Gorenaren aurrean aurkezteko helegite bat prestatzen ari direla jakitera ematen dute.
Sententziak "legaltasuna, proportzionaltasuna eta segurtasun juridikoa" urratzen dituela uste dute ETAko kideen abokatuek. Era berean, "Konstituzioko aginduen" ustezko "urraketa" argudiatuko dute abokatuek. Gainera "prozedurak berme guztiak izatea" eskatuko dute.
Igor Portu eta Mattin Sarasola ETAko kideak torturatzeagatik lau guardia zibil zigortu zituen Gipuzkoako Auzitegiak abenduaren 30ean. 15 guardia zibil epaitu zituzten Donostian, eta horietatik lau zigortu. Kabo bati lau urte eta erdiko espetxe-zigorra ezarri zion Auzitegiak, tortura delitu larri birengatik.