Politika -

Elkarrizketa, Radio Euskadin

Urriaren 1eko irudiak ezin direla errepikatu esan du Grande-Marlaskak

Barne Ministroak saihestu egin du Generalitateak preso politikoen espetxeak irekitzeak ekarriko lukeen "fikziozko egoera" epaitzea: "Giltza agintari judizialek dute", azaldu du.

Imagen de EFE de Fernando Grande Marlaska
Imagen de EFE de Fernando Grande Marlaska
Imagen de EFE de Fernando Grande Marlaska

EiTB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Radio Euskadiko 'Boulevard' saioan egindako elkarrizketan, Fernando Grande-Marlaska Barne Ministroak adierazi du espetxeen eskuduntza Euskal Autonomia Erkidegoari ematea "egokia" den ala ez aztertzen ari direla.

Estatutu berriari buruz galdetuta, ez du berorren legaltasunari buruzko iritzirik eman nahi izan, baina esan du "maila horretako edozein akordio lortzeko, beharrezkoa dela gizartearen gehiengoak babestea". "Ibilbide legalak akordioaren zeharkako izaera bete behar du", gaineratu du.

Kataluniaz ere hitz egin du elkarrizketan. Gai horrekin lotuta, saihestu egin du Generalitateak preso politikoen espetxeak irekitzeak ekarriko lukeen "fikziozko egoera" epaitzea: "Giltza agintari judizialek dute", azaldu du.

Alabaina, Barne ministroak aipamen egin dio presoen aurkako ustezko biolentzia kontzeptuari: "erresistentzia pasiboa ez litzateke indarkeriatzat hartu beharko, baina baliteke legez kanpokoa izatea". Ildo horretan, onartu du ezin direla iazko urriaren 1eko irudiak errepikatu.

Bukatzeko, Quin Torrak deitutako mobilizazio jendetsuari buruz mintzatu da, eta azaldu du Estatuko Segurtasun Indarrek neurriak hartu behar dituztela baldin eta eskubide baten legez kontrako erabilerak beste pertsona batzuen eskubideak urratzen baditu, "betiere, proportzionaltasunez jokatuta eta beharrizanak kontuan hartuta".

Kataluniara istiluen aurkako 600 agente bidaltzeari garrantzia kendu nahi izan dio Grande-Marlaskak: "Champions Leagueko final batean 2.000 polizia inguru egoten dira", argitu du.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Politika Kataluniako erreferenduma Ministroen Kontseilua Espainiako Gobernua Presoak Eguneko albisteak Albisteak Pere Aragonès Kataluniako prozesua zuzenean