Politika -

Meza Donostian

Munilla: 'Sortutako kalteengatik damutu gabe ez da bakerik lortuko'

Terrorismoen biktimek bake prozesuan izan behar duten papera defendatu du Munillak: "Ez lukete prozesu horretan enbarazurik egingo".

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jose Ignacio Munilla Donostiako gotzainak bakea lortzea "oso zaila, ia ezinezkoa" dela adierazi du "indarkeria erabiltzeagatik eta eragindako kalteengatik benetako damua erakutsi gabe". Baldintza hori betetzen ez bada, Munillaren ustez "bakeak ez luke oinarri sendorik izango, eraginkortasun irizpideetan bakarrik oinarrituko litzateke". Guztiek bakeari lagundu behar diotela gaineratu du gotzainak, "salbuespenik gabe".

Era berean, terrorismoaren biktimek bake prozesuan izan behar duten lekua defendatu du Munillak. Bere ustez, "biktimen presentziak ez du enbarazurik sortu behar", alderantziz, ''haien parte hartzea benetako bakea bermatzeko balio beharko luke".

Donostiako gotzainak San Sebastian eguneko eukaristia egin du eta bertan ETAren iragarpenaren inguruan ere aritu da.

"Konbertsioa"ren alde

Munillaren hitzetan, Elizak bakearen alde egin dezakeen ekarpen handiena "konbertsiorako deia da; horrek damua eta barkamena eskatzen du". Donostiako gotzainak egungo gizarteak "sustrai erlijiosoak eta sekularizazio gogorra" uztartzen dituela onartu du, baina, hala ere, "Ebanjelioak bakearentzat ezarritako oinarriak" gizartearentzat guztiz baliagarriak eta beharrezkoak direla azpimarratu du, "gure sinesmen erlijiosotik haratago".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea