Politika -
Montonen dimisioa
Erkoreka: 'Montonek erabakirik gomendagarriena hartu du'
Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak Carmen Monton Osasun ministro ohiaren erabakia "errespetatu" egiten duela esan du.
Agentziak | Erredakzioa
Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramailearen ustez, Montonek erabakirik "gomendagarriena" hartu du dimisioa emanda, eta jokabide horrekin, Pablo Casado PPko presidenteari antzeko erabakia hartzeko dei egiten dio, "antzeko egora batean" baitaude biak.
Hala ere, Casadorena "erabaki pertsonala" dela esan du Erkorekak, "egoera eta herritarren eskakizunak eta presioak" aztertuta hartu beharrekoa.
Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak Carmen Montonen erabakia "errespetatu" egiten duela esan du. Carmen Monton Osasun ministroak dimisioa eman zuen atzo (asteartea) URJC unibertsitateko masterragatik.
Erkorekaren hitzetan, "orain bost urte bakarrik imajinaezina zen arduradun publiko batek curriculumarekin zerikusia duen arazo batengatik bere kargua uztea; gaur, baina, normala iruditzen zaigu".