Politika -
Elkarrizketa Radio Euskadin
Udalbiltzan nazionalistak eta ez nazionalistak nahi ditu Bildarratzek
Eudeleko presidenteak txalotu egin du Auzitegi Nazionalak Udalbiltzako auzipetuak absolbitu izana.
Erredakzioa
Jokin Bildarratz Euskadiko Udalen Elkarteko (Udala) presidenteak proposatu du Udalbiltza "edo antzeko beste plataforma bat" nazionalistak eta ez nazionalistak "nortasun juridiko bakarrean" batzeko formula izatea.
Radio Euskadiko "Boulevard" saioan egindako elkarrizketa batean, Bildarratzek adierazi du Auzitegi Nazionalak ezker abertzaleko hautetsien plataformako auzipetuak absolbitu izana "albiste ona" dela, eta "sentsazio politika" piztu diola.
Bere esanetan, prozesu judiziala PSOEren eta PPren "dena ETA da" ideia oinarri hartuta hasi zen, baina epaiak frogatu du gezurra dela.
Hori horrela, Bildarratzek etorkizunera begira "hausnarketa" egiteko dei egin die euskal alderdiei eta erakundeei, Udalbiltzan edo "antzeko plataforma batean" Euskadiko, Nafarroako eta Iparraldeko udalak bildu eta normalizazio politikoan aurrera egiteko.