Politika -

Fidantza gabe

Andoainen atxilotutakoa kartzelara bidali dute kale borrokagatik

Erakunde terroristaren kide izatea leporatu diote eta 2002an ertzain baten etxebizitzari eta PSEko zinegotzi baten alabaren kotxeari eraso egitea leporatu diote.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Fernando Grande-Marlaska Auzitegi Nazionaleko epaileak behin behineko espetxealdia ezarri dio, fidantzarik gabekoa, asteartean Andoainen atxilotutako gazteari. Ustez, 2002an kale borroka ekintzetan parte hartzeagatik atzeman zuten, auzitegietako iturriek adierazitakoaren arabera. Grande-Marlaskak erakunde terrorista baten kide izatea eta txikizioak eragitea leporatzen dio.

Konkretuki, Urtzi Azpiroz Usandizaga 33 urteko atxilotuari 2002an ertzain baten etxebizitari eta PSEko zinegotzi baten alabaren autoari eraso egitea egotzi diote.

Azpiroz asteartean atxilotu zuten, 05:30k aldera, Informazio eta Terrorismoaren Kontrako Taldeko agenteek, Hernaniko ertzain-etxeko agenteen laguntzarekin.

Ertzaintzak azken urteetan egindako irkerketek, atxilotua 2002ko apirileko bigarren erdian egindako kale borrokako bi ekintzekin erlazionatu dute. Gainera, ustez Segiko kidea izatea ere leporatzen diote.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea