Politika -

Miñao auzia

Ainhoa Bilbaok Legebiltzarraren erabilera 'alderdikoia' salatu du

Arabako ustezko ustelkeria auzian inputatua dago eta gaur Eusko Legebiltzarrean izan da, baina ikerketa batzordearen aurrean deklaratzeari uko egin dio eta errugabea dela berretsi du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ainhoa Bilbao, Kataia Consulting enpresako administrarietariko bat, aurreko Eusko Jaurlaritzak ustez modu irregularrean jasotako kontratuengatik inputatua da Miñao auzian. Gaur Eusko Legebiltzarrean auzia ikertzen duen batzordearen aurrean aurkeztu da Legebiltzarreko ''erabilera alderdikoia'' egiten ari direla salatzeko.

Errugabea dela esan du, eta Eusko Legebiltzarreko batzordeari jarduera zuzentzeko eskatu dio.

Bilbaoren hitzetan, Eusko Legebiltzarrak ez du errugabetasun presuntzioa errespetatu, eta dagoeneko epaitu egin dutela esan du. Ildo horretan, errugabea dela esan du, eta ez deklaratzeko eskubideari heldu dio.

Bilbao bigarren deialdian joan da Eusko Legebiltzarrera. Ordu eta erdiko agerraldia izan da, bertan, Bilbaok esan du urtarrilaren 5ean ez zuela batzordean agertzeko idatzizko gutunik jaso, eta hori dela eta, ez zen agertu. Ildo horretan, batzordeari gai hori argitzeko eskatu dio.

Bilbao Alfredo de Miguel Arabako diputatu ohiaren eta auzian inputatuetariko baten emaztea da. Gasteizko epaitegi batek De Miguel usteko ustelkeria auzia ikertzen ari da.

De Miguelen emazteak agiri bat irakurri du batzordearen aurrea eta deklaratzeari uko egin dio.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea