Politika -
Masterren auzia
Mezu elektroniko ugari ezabatu dituztela salatu du Rey Juan Carlos Unibertsitateak
Cristina Cifuentesek, Pablo Casadok eta Carmen Montonek bere masterrak egin zituzten Institutuan 5.400 posta elektroniko ezabatu dituztela konturatu da Unibertsitatea.
Agentziak | Erredakzioa
Juan Carlos Erregea Unibertsitateak salatu egin du bere menpe dagoen Zuzenbide Publikoaren Institutuan mezu elektronikoak modu masiboan ezabatu dituztela. Alvarez Conde katedradunak zuzentzen zuen Institutuko hainbat masterretan eman diren irregulartasunak argitzeko ikerketa abiatu du Justiziak.
Unibertsitateko iturriek Efe albiste-agentziari jakinarazi diotenez, Institutuaren kontuen ikerketaren harira informazioa ezabatu zutela konturatu ziren eta salaketa jarri zuten Poliziaren aurrean.
Ondoren, "Institutuaren kontuetan iruzur" egin zutela salatu zuen Unibertsitateak, eta Justiziak ikerketa abiatu zuen, esan dute Juan Carlos Erregea Unibertsitateko arduradunek El Pais egunkariak gaur argitaratu duen informazioaren harira.
Egunkari horren informazioaren arabera, Alvarez Conde kargutik behin-behinean kendu ostean, Pablo Acosta irakaslea izendatu zuten Institutua zuzentzeko, eta bera konturatu zen 2014 eta 2018 bitartean 5.400 mezu elektroniko ezabatu zituztela. Epe horretan egin zituzten Cristina Cifuentesek, Pablo Casadok eta Carmen Montonek masterra bertan.