Politika -

Udalbiltza auzia

Ezker abertzaleari 'logikoa' iruditzen zaio Udalbiltzaren epaia

Xanti Kirogaren arabera, "logika hori erabiliz" azken polizia operazioan atxilotutako pertsonak "berehala aske geratu beharko lukete".

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Legez kanpo dagoen ezker abertzaleko ordezkariak Xanti Kirogak adierazi du, Auzitegi Nazionaleko epaia, Udalbiltza auziko 20 auzipetuak absolbitzen dituena, "oso logikoa" dela eta horrexegatik "atentzioa eman" diola.

Kirogaren esanetan horrelako sententziek ez dute jarraitzen "ez logikarik, ez eskubideri, ezta oinarrizko printzipiorik" ere. Bere aburuz, "logikak irabazi du" auzi honetan "herrialde hau erantzun bateratu bat emateko gai izan delako".&' || 'nbsp;

Horrexegatik, legez kanpo dagoen ezker abertzaleko ordezkariak azpimarratu du prozesu honen emaitza antzerako beste auzi batzuetara zabaldu beharko litzaketela: "Erantzun logiko bakarra auzipetuen absoluzioa da, oraindik irekita dauden prozesu guztien itxiera eta ideia politikoengatik atxilotuta dauden pertsona guzti horien askatasuna".

Xanti Kirogaren esanetan "logika horrexegatik", azken polizia operazioan atxilotutakoak"berehala aske geratu beharko lukete" eta euren kontra irekitako prozedura artxibatu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea