Politika -

PPren batzar nazionala

PPk lehendakariari: 'Ez dezala espero guk Etxebizitza Legea babestea'

Basagoitiren aburuz, legea "ez da gazteentzako edo etxe bat eduki nahi duen inorentzako konponbidea"; arazoa da hipoteka ordaintzeko "lanik ez" izatea.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Patxi Lopezek "ez dezala espero guk" Etxebizitza Legearen aurreproiektua Eusko Legebiltzarrean "babestea", ohartarazi dio Antonio Basagoiti Euskadiko PPko buruak. Izan ere, horren esanetan, "arazoa lana da". Egitasmoaren arabera, hiritarrek epailearen aurrean aldarrikatuko dute etxebizitza eskubidea eta arrazoirik gabe hutsik dauden etxebizitzen jabeei kanon bat ezarriko diete.

PPk Sevillan antolatu duen batzar nazionalean egin ditu adierazpen horiek Basagoitik. Patxi Lopezen Exekutiboak bultzatutako legeak "etxebizitzak desjabetuko ditu" eta gainera, "epaitegira jo daiteke etxe bat lortzeko".

PPko buruaren aburuz, legea "ez da gazteentzako edo etxe bat eduki nahi duen inorentzako konponbidea"; arazoa da hipoteka ordaintzeko "lanik ez" izatea.

Basagoitiren hitzetan, PPk "ez du etsiko belaunaldi berriak galdu ez daitezen". "Herritarrek lanpostu bat izatea nahi dugu. Konponbidea Mariano Rajoy da", azpimarratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea