Politika -
Elkarrizketa Radio Euskadin
Egibar: 'EAJren kontrako salaketa guztiak faltsuak izan dira'
GBBren buruak Miñano auzia aipatu du eta bere hitzetan, "zurrumurruei aurre egiten hasi dira". Gainera, alderdiaren aurkako espioitza auziak ikertzeko izan duten atzerapena nabarmendu du.
Erredakzioa
Joseba Egibar EAJren Gipuzkoako presidenteak Miñano auziaren gaineko iritzia eman du. "Nire alderdiaren kontra jarritako salaketa guztiak (irregulartasunari lotutakoak) faltsuak izan dira orain arte", adierazi du jeltzaleak. Egibarren aburuz, Arabako ustezko ustelkeria auziaren "zurrumurruei aurre egiten hasi gara".
EAJren aurkako espioitza kasuak agertzen hasi direnean, ikerketak atzeratzen direla azpimarratu du EAJko legebiltzarkideak Radio Euskadiko "Mas Que Palabras" irratsaioan.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea