Politika -
Eskaera Eusko Jaurlaritzari
Aralarrek Etxebizitza Legea 'lehenbailehen' aurkezteko eskatu du
Alderdiak 2012. urtera arte ezin dela itxaron "herritarrei eskubide hau bermatzeko" nabarmendu du.
Erredakzioa
Aralarrek Eusko Jaurlaritzako Iñaki Arriola Etxebizitza sailburuari etxebizitzarako eskubide subjektiboa bermatzeko epeak laburtzeko eskatu dio, eta "lehenbailehen" aurkezteko legearen proiektua.
Alderdiak prentsa ohar baten bidez adierazi duenez, "ezin da 2012. urtera arte itxaron herritarrei eskubide hori bermatzeko". "Are gutxiago, gaur egungo testuinguru ekonomiko-soziala eta gai honen inguruan egindako lana kontuan hartzen badugu", gaineratu du Dani Maeztu legebiltzarkideak.
Aralarren ustez, etxebizitzarako eskubidea eraginkorra izateko era bakarra alokairua da. Beraz, hori sustatzeko baliabide gehiago eskatu ditu, aurrekontuen benetako apustu bat, diru publikoa jabetza pribatura bideratzeari utzita.