Politika -

ETAn parte-hartzeagatik

Deklaratzeko falta ziren Ekineko lau kideak kartzelara bidali dituzte

Grande-Marlaskak kartzelara bidalitako lau hauez gain, ostiralean Auzitegi Nazionalean izan ziren beste bi ere espetxean daude dagoeneko.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Fernando Grande-Marlaska Auzitegi Nazionaleko epaileak kartzelara bidali ditu Ekineko beste lau kide. Horiek Nafarroan atxilotu zituzten asteartean, beste sei kiderekin batera, eta deklaratzeko zain zeuden azkenak ziren.

Auzitegietako iturriek adierazi dutenez, Iñigo González Etayo, Gorka Zabala Cia, Jon Patxi Arratibel Garciandia eta Gorka Mayo Hermosori ETAren kide ala ETAn parte artesa leporatu diete.

Ostiralean, Grande-Marlaskak Ekineko beste bi kide kartzelatu zituen: Iker Moreno, Txelui Moreno ezker abertzalearen bozeramailearen semea, era Mikel Llamas.

Epailearen hitzetan, sei atxilotu horiek "Batasunan, Segin eta Askatasunan ari dire Ekineko kideak dira".

Edurne Sazo eta Koldo García Moreno beste bi atxilotuei dagokienez, bakoitzari epaileak 12.000 euroko fidantza ezarri zien eta azken biak, Javier Beortegi eta Ohiana Odria Montenegro, aske utzi zituzten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea