Politika -
Eusko Legebiltzarrean
Ertzaintzaren zuzendari ohiak 'Miñano' auziagatik deklaratuko du
Alfredo de Miguel, Koldo Otxandiano eta Aitor Telleria auzipetu nagusiek asteburuan alderdia utzi izana aztertuko du EAJk. Telleriaren emazteak, halaber, hitzordua du gaur Ganberan.
Erredakzioa
Jon Uriarte Ertzaintzaren zuzendari ohia eta PCI Security Doctorsen zuzendari kudeatzailea eta Araceli Bajo Kataia Consulting enpresako administratzailea deklaratzera deitu ditu gaur Miñano auziko ikerketa batzordeak.
Bajo Aitor Telleriaren emaztea da eta urtarrilaren 5an deklaratu behar zuten baina ez zen agertu. Kataia elkarteak ustez diru-sarrera justifikatu gabeak jaso zituen Kultura Sailetik eta hori azaltzeko deitua dago. Uriartek, bere aldetik, PCI enpresak 2001 eta 2009 urteen artean Eusko Jaurlaritzarekin izandako kontratuengatik deklaratuko du.
Eusko Legebiltzarreko ikerketa batzordea urtarrilaren 3an ekin zion Arabako ustezko kargudunen erosketa eta espiotza auziak aztertzeari.
Alfredo de Miguel, Koldo Otxandiano eta Aitor Telleria auzipetu nagusiek&' || 'nbsp; alderdia utzi izana aztertuko du astelehen honetan EAJk.
De Miguelek, Otxandianok eta Telleriak larunbatean iragarri zuten EAJri alderdiko txartelak itzuli zizkiotela "prozesu judiziala amaitu" arte.