Politika -

Irregulartasunak

Ehunka ikasle italiarrek URJCen eskuratutako Zuzenbide tituluak ikertuko dituzte

Espainian kolegiatzeko asmoarekin joan omen ziren Madrilgo Juan Carlos Erregearen Unibertsitatera ikasle italiarrak, Italian horretarako zailtasun handiak zituztelako.

JAVIER RAMOS CIFUENTES, JUAN CARLOS ERREGEA UNIBERTSITATEKO ERREKTOREA. ARGAZKIA: EFE
JAVIER RAMOS CIFUENTES, JUAN CARLOS ERREGEA UNIBERTSITATEKO ERREKTOREA. ARGAZKIA: EFE
JAVIER RAMOS CIFUENTES, JUAN CARLOS ERREGEA UNIBERTSITATEKO ERREKTOREA. ARGAZKIA: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Juan Carlos Erregearen Unibertsitatera (URJC) Italiatik iritsitako 500 ikasle inguruk Zuzenbide titulua modu "bidegabean" eskuratu ote zuten ikertuko du Madrilgo 40 zenbakiko Instrukzio Epaitegiak, eldiario.es egunkariaren arabera.

Ikerketatik hurbil dauden iturriak aipatuta, egunkari digital horrek adierazi du "Espainian kolegiatzeko asmoarekin joan omen zirela Madrilgo Juan Carlos Erregearen Unibertsitatera ikasleak, Italian horretarako zailtasun handiak zituztelako".

Hain zuzen ere, URJC Unibertsitatean titulua lortuta, ez zuten abokatutzan aritzeko Italian exijitzen zieten masterra egin behar. Masterrak 18.000 euroko prezioa du Italian; Espainian, berriz, horren erdia ordainduta eskura zezaketen titulua.

Egunkari horren arabera, Enrique Alvarez Condek zuzendutako URJCeko Zuzenbide Publikoko Institutuak eman zizkien tituluak. Berori da, hain justu, Cifuentesen masterraren ikerketako inputatu nagusia, eta Pablo Casado PPren presidentearen ikasketen aferarekin ere badu zerikusia. Gainera, nabarmentzeko modukoa da, Carmen Monton ministro ohiak unibertsitate horretan lortu zuela, ustezko irregulartasunatik, kargua uztera behartu zuen masterra.

Halaber, atzo jakinarazi zuten Alvarez Condek Institutuko kontutik senitartekoei egindako 40.000 euroko diru-transferentzia ikertzen dabilela Polizia.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Eguneko albisteak Albisteak