Politika -
Justizia Auzitegi Nagusia
Epailea Carmen Montonen masterra ikertzen hasi da
Fiskaltza Casadoren masterragatik auzibidea abiatzearen aurka dagoela jakin den egunean, epaileak ikerketa irekitzeko izapideak hasi ditu Carmen Monton Osasun ministro ohiaren kasuan.
agentziak | erredakzioa
Masterren auzia daraman epaileak Carmen Monton Osasun ministro ohiak Juan Carlos Erregea unibertsitatean egin zuenagatik ikerketarako izapideak abian jartzea erabaki du, ustezko eroskeria eta prebarikazio delituengatik, Madrilgo Justizia Auzitegi Nagusiko iturrietatik jakitera eman dutenez.
Montonek dimisioa eman zuen unibertsitate horretan eskuratu zuen masterrean ustez irregulartasunak izan zirela argitara atera ostean.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea