Politika -

Batzokian eta Herriko Tabernan

Pintada faxistak egin dituzte Barakaldon

Svastikak, ikur antisemitak eta irainak agertu dira hiriko kale ezberdinetan, udaletxetik gertu eta metro geltoki batean.

Pintadak metro geltokian. Argazkia: Barakaldoko Udala
Pintadak metro geltokian. Argazkia: Barakaldoko Udala
Pintadak metro geltokian. Argazkia: Barakaldoko Udala

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pintada faxistak, ikur antisemitak eta irainak agertu dira goizean, Barakaldoko zenbait kaletan. Garbiketa zerbitzuei “berehala kentzeko” agindua eman diete.

Amaia del Campo Barakaldoko alkateak agiri batean azaldu duenez, “askatasunaren eta demokraziaren aurkako” adierazpen guztiak “irmo” gaitzetsi nahi ditu Udalak.

Svastikak, ikur antisemitak eta irainak agertu dira hiriko kale ezberdinetan, udaletxetik gertu eta metro geltoki batean, Udalak zehaztu duenez.

Ekintza bandaliko hauek Zigor Kodean delitu bezala jasota daudela gogorarazi du Del Campok, urtebete eta lau urte bitarteko espetxe-zigorrekin eta sei eta hamabi hilabete arteko isunekin zigortzen dira “arrazoi arrazista, antisemita edo ideologia, erlijio ala sinesmen erreferentziengatik” gorrotoa bultzatzeagatik.

Gainera, Udalari pintaden berri eman dioten barakaldarrei eskerrak eman dizkie Del Campok. Horrela, “lekuz kanpo dauden mezu” horiek azkar kendu ahal izan dituzte.

Era berean, Foru pasealekuko batzokian, udaletxetik hurbil, eta herriko tabernan egindako pintadak salatu dituzte Barakaldoko EAJk eta EH Bilduk sare sozialetan. Irainak, “gora Espainia” esaldia eta Espainiako bandera margotu dituzte erasotzaileek.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Bizkaia Barakaldo Delituak Eguneko albisteak Albisteak