Politika -
Agerraldia Suitzatik
Marta Rovirak esan du ez dagoela atzera bueltarik prozesu independentistan
ERCren idazkari nagusiak adotasuna eskatu die zentzu horretan indar independentistei.
agentziak | erredakzioa
Marta Rovira ERCren idazkari nagusiak agerraldia egin du Suitzatik, "on line", alderdiaren Consell Nacional-ean, eta esan du urriaren 1a "atzera bueltarik ez duen mugarria" dela eta ez dagoela "atzera bueltarik" prozesu independentistan. Horren harira, alderdi independentistei "adostasuna" eskatu die.
Marta Rovira lehenengo aldiz zuzendu zaio ERCren zuzendaritza nagusiari modu horretan duela sei hilabete Ginebrara joan zenetik, eta Consell Nacional-a Bartzelonako Axa aretoan egiten ari den bileran egin du.
Rovira pantaila erraldoiean agertu denean, ERCren kontseilariak zutitu eta txaloka hasi dira.
Bere lehenengo hitzak Alfred Bosch Bartzelonako Udalean ERCk duen buruarentzat izan dira, alkategai izateari uko egin diolako alderdiaren buruzagitzak eskatuta, horrek Ernest Maragall kontseilariaren alde egin baitu.
Marta Rovirak Boschek izan duen "eskuzabaltasuna eta leialtasuna" eskertu du, "ez baita egunero ikusten halakorik, are gutxiago politikan", eta azpimarratu du datozen hilabeteak "giltzarri" izango direla Estatua prestatzen ari den "epaiketa politikoagatik", besteak beste.