Politika -

Hauteskundeak 2019ko maiatzean

Rementeria, Aburto eta Otadui EAJren hautagaiak izango dira berriro Bizkaian

BBBk proposatu ditu. Horrela, azaroan Lurralde Batzarrarekin bukatuko den barne prozesua abiatu dute jeltzaleek.

Itxaso Atutxa, Unai Rementeria, Ana Otadui eta Juan Mari Aburto. Irudia: EiTB
Itxaso Atutxa, Unai Rementeria, Ana Otadui eta Juan Mari Aburto. Irudia: EiTB
Itxaso Atutxa, Unai Rementeria, Ana Otadui eta Juan Mari Aburto. Irudia: EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bizkai Buru Batzarrak (BBB) Unai Rementeria, Ana Otadui eta Juan Mari Aburto proposatu ditu ahaldun nagusi, Batzar nagusietako presidente eta Bilboko alkate izateko hautagai bezala, hurrenez hurren, EAJk jakitera eman duenez. Udal eta foru hauteskundeak 2019ko maiatzaren 26an izango dira.

Horrela, hirurak hautagaiak izango dira berriro, alderdiko militanteek proposamena baieztatzen baldin badute. Litekeena da hala egitea.

Bizkaia lau hauteskunde-barrutitan zatitzen da; Rementeria Busturia-Uribeko zerrendaburua izango da, eta Otadui Durango-Arratiakoa.

Beste bietan, berriz ere, Ibon Bengoetxea Otaolea (Bilbao) eta Imanol Pradales Gil (Enkarterri) izango dira zerrendaburu.

Horrela, azaroan Lurralde Batzarrarekin bukatuko den barne prozesua abiatu du BBBk. Bertan behin betiko hautagaiak izendatuko dituzte jeltzaleek.

Bi estamentuek Bilboko alkategaia Juan Mari Aburto berriro izatea erabaki dute arratsaldean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika EAJ-PNV Udal eta Foru hauteskundeak 2015 Alderdi politikoak Unai Rementeria Juan Maria Aburto Eguneko albisteak Albisteak Hauteskundeak Udal eta foru hauteskundeak 2023 Bizkaiko Foru Aldundia albisteak