Politika -

Maiatzeko hauteskundeak

Behin betiko baiezkoa eman diote Hauteskunde Legearen erreformari

PSOEk eta PPk bultzatutako dokumentuak UPyDren, CCren eta UPNren aldeko botoa izan du gaurko bozketan. EAJk, ERC-IU-ICVk, BNGk eta Nafarroa Baik kontrako botoa eman dute, eta CIU abstenitu egin da.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Madrigo Kongresuak behin betiko baiezkoa eman dio Hauteskunde Legearen erreformari. Indarkeria gaitzesten ez duten alderdiak erakundeetan ez egotea bilatzen du erreforma honek.

PSOEk eta PPk bultzatutako dokumentuak UPyDren, CCren eta UPNren aldeko botoa izan du gaurko bozketan. EAJk, ERC-IU-ICVk, BNGk eta Nafarroa Baik kontrako botoa eman dute, eta CIU abstenitu egin da.

Maiatzeko Udal hauteskundeetan indarrean egotea espero dute PSOEk eta PPk.

Popularrek eta sozialistek hitzartutako akordio honen bidez, besteak beste, hautagaitzen aurka egiteko epeak luzatu egingo dira. Indarkeria gaitzesten ez dutenek, gainera, eserlekua galduko dute, legearen erreforma honen arabera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea