Politika -

Miñao Auzia

EAJk epaitegira eraman du PP, Miñao auziaren inguruko akusazioengatik

Miñao auziaren inguruan, De Andresek hainbat delitu leporatu zizkion EAJri eta "joku-arauak" errespetatzen ez duen alderdia dela gaineratu zuen.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arabako Eusko Alderdi Jeltzaleak auzitara eraman du PP, alderdi horrek bere egunean jeltzaleen aurka egindako akusazioak direla eta. EAJk kereila kriminala Javier de Andres Arabako PPko idazkari nagusiaren aurka aurkeztuko du.

Miñao auziaren inguruan, De Andresek hainbat delitu leporatu zizkion EAJri eta "joku-arauak" errespetatzen ez duen alderdia dela gaineratu zuen.

Jeltzaleak goizean joan dira epaitegietara salaketa aurkezera, bi aldeak ados jartzeko saio bat egiteko eskatuz (kereila aurkeztu baino lehen tramite hori betetzea agintzen du legeak).

Arabako Buru Batzarrak bere kideen aurkako kanpaina salatu du, "hauteskundeak izango diren urtean", iruzur eta espioitza delituak leporatu zaizkielako.

Alderdi jeltzalea "kaltzetzea" helburu duen kanpaina dela uste dute jeltzaleek.

Araba Buru Batzarrak bere kideen kontrako kanpaina salatu du… hauteskundeak izango diren urtean, iruzur eta espioitza delituak leporatu zaielako. Helburu bakarra ikusten du kanpaiña horren atzean: alderdi jeltzalea kaltetzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea