Politika -

Agerraldia

Legez kontrakorik ez zuela egin eta karguari eutsiko diola esan du Duquek

Duquek notario batek eta beste pertsona batzuek gomendatuta, higiezinak erregistratzeko ondare-elkartea sortzea erabaki zuela azaldu du.

Pedro Duque. Argazkia: EFE.
Pedro Duque. Argazkia: EFE.
Legez kontrakorik ez zuela egin eta karguari eutsiko diola esan du Duquek

1:16

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pedro Duque Zientzia, Berrikuntza eta Unibertsitate ministroaren hitzetan, Javean (Alacant) etxe bat erosteko legez kontrakorik ez zuela egin esan du, ez baitzuen zergarik saihestu, eta hortaz, ministro karguari eutsiko diola esan du.

Duquek Ministerioaren egoitzan agerraldia egin du ostegun honetan bere higiezinen inguruan azalpenak emateko, Javean erositako etxe baten zergak saihesteko ondare-elkarte bat sortu zuela egotzi baitio okdiario-k bere argitalpenean.

Duquek Pedro Sanchezekin hitz egin duela esan du, eta bere babesa helarazi diola gaineratu du. Ildo horretan, notario batek eta beste pertsona batzuek gomendatuta, higiezinak erregistratzeko ondare-elkartea sortzea erabaki zuela azaldu du.

Bestalde, garai hartan orduko Gobernuak "sustatzen" zuen tresna bat zela esan du. Duqueren esanetan, ezer gertatzen bazitzaien dena ondo lotuta utzi nahi zuten seme-alabentzako, bera zein Consuelo Femenia emaztea asko bidaiatzen zirelako eta adituek ondare-elkartea sortzea gomendatu zieten.

Ildo horretan, Duquek zerga guztak ordaindu egin dituela aitortu du eta Ogasunak ez diola ez ikerketarik zabaldu ezta eskakizunik ere egin.

Bestalde, PPk ministroaren premiazko agerraldia eskatuko du Kongresuan, azalpen gehiago eman ditzan.

Datorren osteguna baino lehen agerraldia ez badu egiten, hurengo urriaren 10eko Gobernuaren kontrolerako saiora eramango dutela iragarri du alderdi popularrak.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika PSOE Espainiako Gobernua Eguneko albisteak Albisteak Valentziako Erkidegoa gaur