Politika -
PRESOAK
Marta Igarriz presoa Castello I espetxetik Logroñora lekualdatu dute
Auzitegi Nazionalak 15 urte eta 6 hilabeteko kartzela-zigorra ezarri zion 2005ean eta zigorraren hiru laurdenak beteta ditu.
EITB.EUS
Marta Igarriz preso hernaniarra Castello I espetxetik (550 kilometro) Logroñoko espetxera (190 kilometro) lekualdatu dute, Etxerat presoen senideen elkarteak bere Twitter kontuaren bitartez jakinarazi duenez.
Auzitegi Nazionalak 15 urte eta 6 hilabeteko kartzela zigorra ezarri zion 2005ean lehergaiak edukitzea eta ETAri laguntza ematea leporatuta. Beraz, zigorraren hiru laurdenak beteta ditu.
Marta Igarriz preso hernaniarra lehenengo gradutik bigarrenera aldatzeko eskaera onartu zuen Auzitegi Nazionaleko Espetxe Zaintzako epaitegiak uztailean. Bigarren graduan egonda irteera baimenetarako eskubidea izango du Igarrizek.