Politika -

Gaur aurkeztuko dute koalizioa

EAk ez du argitu NaBairekin bat egingo duen

Alderdi abertzaleak jakinarazi duenez, bere Batzorde Nazionalak berriz aztertu beharko du koalizioarekin aurkeztu edo ez, EAJk eta Aralarrek "baldintza berriak" jarri baitizkiote.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Alkartasunak ez du argitu oraindik Nafarroa Bai koalizioarekin batekin bat egingo duen.

NaBaiko kideek ekitaldia egingo dute gaur Iruñean, martxoko hauteskundeetara aurkezteko akordioa sinatzeko, baina EAk iragarri du ez duela hartuko parte, beste batzorde bat deituko baitu koalizioan sartu edo ez erabakitzeko.

EAk buruzagiek ekitaldian parte hartuko zutela iragarri zuten, baina EAJk, Aralarrek eta talde independenteek jarritako "baldintza berriak" ikusita, alderdi barruan bilera deitu behar dutela adierazi dute.

Atzo, Nafarroari buruz Batasunarekin hitzartutako akordio guztiak bertan behera uzteko exijitu zioten EAJk eta Aralarrek.

Hilaren 21ean, EAko Batzorde Nazionalak oniritzia eman zion NaBain jarraitzeari. Orain, baina, alderdiak kritikatu du EAJk, Aralarrek eta talde independenteek "baldintza berriak" ezarri dituztela, "EAri baino ez zuzenduta", eta beraz, Batzordeak "berriz" aztertu beharko du auzia. Hori erabaki bitartean, gaurko ekitaldira ez joatea erabaki dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea