Politika -
Adierazpenak
Olanok indar abertzaleen arteko batasunaren alde egin du
Gipuzkoako ahaldun nagusiak nabarmendu du ezker abertzalea legeztatu beharra dagoela.
Erredakzioa
Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusiak indar abertzaleen arteko batasunaren alde egin du gaur, baina, dena dela, ez du proposamena zehaztu.
Forum Europa foroan egindako hitzaldi batean, Olanok berretsi egin du ezker abertzalea legeztatu beharra dagoela, eta are gehiago, ez zuketela inoiz legez kanporatu.
Bere esanetan, ezker abertzaleak bide politikoen alde egindako apustua "atzeraezina" da, "eta eskura ditugun baliabide guztiekin aukera aprobetxatu beharra dago".
Olanok gogorarazi du egoera politikoa "nabarmen" aldatu dela azken urtean, eta euskal gizartea "itxaropentsu" dagoela berriro, "ETAren amaiera ziurtzat" baitu.
Nolanahi ere, ezker abertzalearen pausoak ez direla "nahiko" iritzi dio, ETAk armak utzi behar baititu. "Denok badakigu ETAren amaiera prozesua izango dela, batik bat ezker abertzale barruan", gaineratu du.